XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Munduaren egokitasuna eta Jainkoa (1) Lan au antolatzeko, Sertillanges-en Sources de la Croyance en Dieu artu dugu oiñarritzat.

Gure auzoko agure zaar batek esaten zidan bein: Goiko erloju ori beti dabil zuzen.

Aundia da ori gero!.

Kuerdia zeiñek ematen ote dio?.

Ainbeste milla urtetan ez atzeratu, ez aurreratu, ez gelditu....

Nor da ba erloju orren jabea?.

Gizona, betiereko gizakumea mintzo zan agure zaar onen ezpaiñetatik.

Izan ere, munduak eskeintzen digu, eta ageri-agerian eskeiñi ere, ordena miragarri bat, egokitasun eder bat.

Eta ikuskizun onen aurrean, nork eztu sumatu biotzean zirrara gozoa, mundua izpirituak daramala oarturik?.

Zeru-lurretako ordenantza orrek, ordea, ordenatzaille bat galdegiten du.

Orra Jainkoa ba-dela jakiteko errege-bide bat.

Mendez-mende ikusten dugu gizaldia bide orretan sartua.

Eta besteak beste, argumentu onen bidez urbildu izan zaio beti gizona Jainkoari.

Jakituriaz eta Filosofiaz mintzo geran guztietan, beti ara jo bearra dago ta, auzi ontan ere ezin gindezke egon Greziako lurralde autatua eta bere filosofuak aipatu gabe.

Greziako lehenbiziko filosofuek, bada, eztirudi munduko ordenari jaramon geiegi egin ziotenik.

Gauzak zertaz edo nolako gaiez egiñak izan diren jakitea zan aien kezka nagusia: suaz ala lurrez edo urez egiñak ote diren, ori nai zuten aztertu.

Edozein modutan ere, gure galdekizun onentzat bi erantzupen zeuzkaten: bat, ustekabea edo itsumustua; bestea, alabearra edo patua.

Esan dezagun itsumustua, ustekabea, eztela esplikazioa, esplikazioa ukatzea baizik.

Berez, oarkabean, ala gertatu dira gauzak, bestela atera zitezkealarik.